Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Kantabriar mendilerro itzelaren hegoaldeko muturrean dago Samaniego udalerri txikia, eta bertan, upategi bat dago, ardoak egiteko prozesu paregabe bat duena: Remírez de Ganuza etxea. 1989an sortu zen, eta upategiak arkitektura tradizionalarekin eta ehunka urtekoarekin bat egiten du Samaniegoko bihotzean.
Erdiko patio handia zeharkatzen duen ubideak inguruko etxe zaharretan isurtzen ditu urak. Horrenbestez, upategiaren bizitasun handia eta hazten jarraitzeko asmo geldiezina irudikatzen ditu. Hain zuzen ere, bat egite hori da upategiaren ezaugarri nagusia. Gazte samarra denez, jarrera indartsua, bizia eta, batik bat, berritzeko eta eboluzionatzeko jarrera ditu. Nolanahi ere, Samaniegoko ezaugarri den mahastizaintza tradizio aberatserako pasioa ere badu. Eraikin bakoitzak ardoa egiteko prozesu desberdinak hartzen ditu, eta horrexek bereizten du Remírez de Ganuza upategia gainerakoetatik.
Hasieratik garaiko teknika berritzaileak aplikatu zituzten, hala nola hautaketa mahaia, hotz ganberak edo barrikak erabiltzea; gaur egun, beste elementu batzuk sartu dituzte, esaterako, Trasnocho-a erauzteko poltsa edo mahatsa muztioarekin garbitzeko makina. Abangoardia eta berrikuntza 7 ardotan botilaratuta: Trasnocho, Viña Coqueta, Fincas de Ganuza, Remírez de Ganuza Blanco, Erre Punto Tinto, M. Remírez de Ganuza eta, azkenik, Remírez de Ganuza. Ardoek upategiaren funtsa batzen dute, batez beste 60 urteko mahastietatik datozen mahats mordoetatik abiatuta egin baitira, hartzidura malolaktikoa baitute eta beti upel berrian ontzen baitira.
Mahastiak, hain zuzen ere, etxearen beste ezaugarrietako bat dira. Kalitate goreneko tempranillo, graciano, viura eta malvasia mahatsez betetako 80 hektarea, udalerri hauetan banatuta: Samaniego, Leza, Eltziego, San Vicente de la Sonsierra, Guardia eta Ábalos. Mendiak babesten ditu guztiak, eta habitat eta mikroklima egokiak dituzte ardoak ekoizteko.
Sintonia harmonikoa eta sendoa osatzen du, eta hori bistakoa da upategiaren filosofia eta funtsean eta ardoen zapore eta arometan. Bisita gidatuak :egunero, jaiegunetan izan ezik, 10.30ean eta 12.30ean. Bisitak egiteko, erreserba egin behar da aldez aurretik. Erreserba telefonoz (945 60 90 22) edo posta elektronikoz (bisiten inprimakia: visitas@remirezdeganuza.com) egin daiteke.