Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Ángel Santamaría

Club de Producto

Pagos de Leza upategiaren barruan, gure ardo onenak egiten ditugun lekuan, Ángel Santamaría jatetxea dago.

Jatetxean instalazio moderno eta erosoak dituzu, artelan ugariekin. Bertan, tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen euskal eta errioxar gastronomia eskaintzen dizugu, betiere tokiko eta sasoiko produktuetan eta Luzia amonaren errezeta tradizionaletan oinarrituta.

Parrilla bat daukagu bistara, eta bertan erretzen dugu haragia gure mahastietako xirmenduekin, zuzen-zuzenean, gure lurreko produkturik benetakoenak dastatzeko aukera izan dezazun. Eremu atsegin eta erakargarria, mahastiz inguratuta, Kantabriako Mendizerrako ikuspegi ezin hobearekin.

Gure upategiak eskaintzen dituen gastronomia eta edari apartez gozatzeko.

Datu interesgarriak

Helbidea
Carretera A 124 Vitoria - Logroño s/n - 01309 Leza
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Olio-dastatzea
  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Bilera-gela
  • Ardoen salmenta
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana