Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Lar de Paula

Club de Producto

Bilarren, Arabako Errioxaren bihotzean, eraiki zuten Fernando Meruelok eta Felix Revueltak Lar de Paula izeneko upeltegia, euren lehen egitasmo handiaren (Heredad de Baroja upategia) ondorengo zuzena. Ingurura egokitutako eraikin soila da, mahatsa ardo bihurtzeko prozesua errazteko diseinatutako upategi praktikoa.

 

Lar de Paula upeltegiko lan-prozesuak ardoa egiteko metodorik tradizionalena, teknologiarik berrienak eta ardoaren mundua ulertzeko era berri bat uztartzen ditu. Hogei urtetik gorako mahatsondoetako mahatsa erabiliz, ardo modernoak egiten dituzte.

 

Ardo eskaintza zabal hori bi izenez merkaturatzen dute: "Lar de Paula" (zuria, heldua, ondua, erreserbakoa eta mahatsondo zaharrak erabiliz egina) eta "Merus.4" (espresio handikoa).

Datu interesgarriak

Helbidea
Coscojal, s/n - 01309 Elvillar/Bilar
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana