Julio Martinez Bujandak sortu zuen 1976an egun 55 hektareako mahastiak dituen upeltegi hau, familiatik zetorkion mahastizaintzarako tradizio handiari jarraipena emanez. 1988an, goitik behera eraberritu zuten. Halere, 1999an eman zuen jauzirik handiena. Izan ere, upategia handitzeko eta instalazioak modernizatzeko lanen ostean, ardo onduak eta erreserbako ardoak gehitu zizkioten arduradunek ordura arte upategia ezagun egin zuen ardo beltz gazteari. 2004an upeltegia handitzeko lan gehiago egin zituzten, ardoak egiteko nabe berri bat gehituz. Egun, bost ardo mota ekoizten eta merkaturatzen dituzte: ardo beltz gaztea ("Laudo"), hautatutako ardo beltza ("100abades"), hautatutako beste ardo bat (tempranilloa % 100ean), ardo beltz ondua ("Ondalan") eta erreserbako ardoa ("Ondalan").
Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Upeltegia
Datu interesgarriak
Logroñoko errepidea, 22
- 01320
Oyón-Oion
50 pertsona
Informazio gehiago