Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Zortziko

Michelin
Repsol

Bere sukaldaritza azokako egunekoan oinarritzen da, baina osagai nagusiari teknika berritzaileak eta bereizgarriak aplikatzen dizkio.

Jatetxe ezagun eta dotorea da Zortziko, eta bi gune desberdinetan xehetasun guztiak zaintzen ditu. Daniel Garcia sukaldari entzutetsuak karta bereziari ukitu pertsonala eman dio, euskal sukaldaritzan oinarrituta.

Jatetxeak upategi bikaina ere badu, Errioxako ardorik onenekin, eta taldeek jangela berezi bat aloka dezakete.

 

Informazio gehigarria

Daniel Garciaren Sukaldaritza Ikasgelak dastatze-saioak, sukaldaritza erakustaldi eta ikastaroak eta jaki desberdinak uztartzen dituzten bazkariak egiteko aukera ematen digu. Erreserba aldez aurretik egin behar, gutxienez, zortzi lagunentzat. Jarduera guztiak asteartetik ostegunera (eguerdian edo gauean) eta ostiraletan (eguerdian) egin daitezke.

Datu interesgarriak

Helbidea
Alda. Mazarredo, 17 - 48001 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
102

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana