Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Remelluriko Andre Mariaren etxaldea

  • Upeltegiaren kanpoaldea

Remelluriko Andre Mariaren etxaldea

Remelluriko Andre Mariaren etxaldea Toloñoko monasterioaren onibarra izan zen. 1967an, ordea, Jaime Rodriguez Solis jaunak abentura liluragarria hasi zuen enologiari lotuta. Pazientzia handiz, jeronimotarren jabetzak berreraiki zituen eta mahastietan Arabako Errioxako mahatsa landatu zuen.

 

150 hektarea ditu egun. Horietatik 105 berritutako mahastiei dagozkie. Lursail horietatik lortzen da Remelluriko ardoak (erreserbakoa, erreserba handikoa eta espresio handikoa) egiteko erabiltzen den mahatsa. Etxaldearen barruan Erdi Aro garaiko nekropolia eta labar-dolare bat daude. Azken hori mahasgintzarekin lotuta inguru horretan aurkitu den aztarnarik zaharrena da.

 

Bisitaldien ordutegia, aurrez hitzartuta: Asteartetik larunbatera: 10:00, 11:00 eta 12:00 (bisitaldia bakarrik) Astelehenetik larunbatera, jaiegunetan izan ezik: 13:00 eta 13:45 (bisitaldia eta hamaiketakoa) Gainera, Remelluriko Andre Mariaren etxaldeko museoak haziendaren historia ez ezik, Arabako Errioxaren eta bertako ardoaren historia ere jasotzen du. Asteartetik larunbatera bisita daiteke aurrez hitzordua eskatuta.

 

Horrekin batera, jantoki bat ere badauka, taldeentzat, enpresako bilerak egiteko... ezin aproposagoa. Ezin ahantz daiteke ardo-dastatzeak egiteko gela bat ere, upeltegiko enologoek ikastaroak ematen baitituzte bertan. Zerbitzu horiek guztiak aldez aurretik hitzartu behar dira.


Zerbitzuak: Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Upeltegia

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Ctra. Rivas de Tereso, s/n  - 01330  Labastida/Bastida

Telefonoa:   +34 945 331 801Telefonoa:  

+34 945 331 801

Helbide elektronikoa:

info@remelluri.com

Euskadi, auzolana