De Luis R. Upeltegiak 1983an sortu zituzten Luis Maria Rodriguez Roiteguik, haren familiak eta Charo Urartek euren mahastietako mahatsarekin egindako eta ondutako ardoak merkaturatzeko xedez.
Arduraz eta kontu handiz lantzen dituzte 40 hektareako mahasti horiek. Arabako Errioxako metodo tradizionala baliatzen dute ardoa egiteko, beti kalitatea ardatz hartuta. Horren emaitza dira egun egiten eta saltzen dituzten ardoak, "De Luis R." izenez merkaturatzen dituztenak. Upeltegia bisitatzea eta bertan ekoizten dituzten ardoak dastatzea posible da. Gainera, jantoki handi bat dauka, Arabako Errioxako menu tipikoaz gozatzeko.
Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Jangela pribatua / Upeltegia
Datu interesgarriak
Camino de Elvillar, 22
- 01308
Lanciego/Lantziego
Informazio gehiago