Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Valdelana

Certificado de Buenas Prácticas Club de Producto Ética Turística de Euskadi

Valdelana familiak historia luzea du ardogintzan, XVI. mendean ekin baitzion mahastiak lantzeari.

Egun, Juan Jesus Valdelana da upeltegiaren jabea. 150 hektareako mahastietan hazten den mahatsa erabiltzen dute ardoa egiteko. Lur horien gehiengoa Tempranillo motako mahatsari dagokio; gainerakoa, berriz, Viura, Graziano eta Mazuelo mahatsari. Upategiak bi isurkiko teilatua dauka.

Barruan, lur azpian, XV eta XVI. mendeetako sei sakonera ditu. Gainera, teilatupean, iragan mendean Arabako Errioxan mahasgintza nola egiten zen erakusten duen museo etnografiko bat dago. Valdelana Upeltegia Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen parte da, eta hori, era berean, Espainiako Ardoaren Ibilbideen zati. Gelak aloka daitezke bilerak... egiteko. Gainera, gorengo solairuan bezeroentzako logelak jartzea aztertzen ari dira.

Produktuak: Valdelana (viura zuria, ardo beltz eta gorri gazteak, ardo ondua eta erreserbako ardoa) Agnvs-egile ardoa (malvasia zuria, ardo erdi ondua, ardo ondua eta erreserbako ardoa) Agnvs olioa Ladrón de Guevara (ardo beltz, zuri eta gorri gazteak, ardo ondua eta erreserbako ardoa) Centvm Vitis (urrezko petaloak eta Arabako Errioxako 140 urteko filoxera aurreko mahats-orpoak bateratzen dituen egile ardoa). 

Datu interesgarriak

Helbidea
C/ Puente Barricuelo, 67-69 - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Olio-dastatzea
  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana