Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Ruiz de Viñaspre

Certificado de Buenas Prácticas

1910ean sortu zuen egungo jabearen aitonak lehen upeltegia. Garai hartan, Bilarren zegoen. Ondoren, 1978an, beste upategi bat egin zuten herriko sarreran. 2005ean ekin zioten proiektu berriari Guardian, Kantabriako mendien behealdean. Upeltegiko jabeen eta senideen 30 hektareako mahastietan biltzen dute ardoa egiteko behar duten mahats guztia. Guardian eta Bilarren daude, eta sail batzuk 100 urtekoak dira. Gainerakoek ere, batez beste, 40 urte dituzte. Eraikinak teknologiarik berrienak dituen arren (laborategi bat, besteak beste), mahastizaintza arduratsuena egiten dute, kalitatea ardatz hartuta eta Arabako Errioxako ohiko prozedurak erabiliz. "Ruiz de Viñaspre" (zuria, gaztea, urtekoa, ondua, erreserbakoa eta erreserba handikoa) eta "RV" (hautatutako mahatsez egindako ardo beltza, barrikan irakindako zuria eta barrikan irakindako ardo gorria) izenez merkaturatzen dituzte. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen parte dira Ruiz de Viñaspre Upeltegiak, eta, beraz, posible da upategiaren instalazioak ikustea eta bertan egiten dituzten ardoak dastatzea, betiere aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Datu interesgarriak

Helbidea
La Hoyako bidea, z/g - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana