Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Pascual Larrieta Upeltegiak

Certificado de Buenas Prácticas Club de Producto

Familia giroko upeltegi honek tradizio handia dauka ardogintzan. Bertan, beratze karbonikoaren bitartez egiten dituzte ardoak, antzinako bi torlojudun esku-prentsa erabiliz. 15 hektareako mahastiak dituzte Samaniegon, batez beste 50 urterekin. 60.000 eta 90.000 kilo mahats ekoizten dituzte eta guztia merkaturatzen dute. Jaso dituzten sarien artean 1993an Ceniceroko Errioxako ardoaren bigarren azokan ardo beltz gazte onenari lortutakoa, 1994an irabazitako Zilarrezko Zarcillo saria eta urte berean Vinexpo Bordeaux lehiaketan erdietsitako zilarrezko domina nabarmentzen dira. Bi izenez merkaturatzen dituzte euren ardoak: "Pascual Larrieta" (urteko ardo beltza, ardo beltz ondua eta erreserbako ardo beltza) eta "Pascual Gómez de Segura" (hautatutako ardo beltz ondua). Bertan ekoizten dituzten ardoak eta eskualdeko jaki tipikoak dastatzeko gela bat dauka. Prezioak (pertsonako, gutxienez lauko taldeak): Bisitaldia (ordubete): 3€ Bisitaldia + 2 ardoren dastaketa (ordu eta erdi): 7€ "A" aperitiboa (lukainka + saltxitxoia + gazta): 2€ "B" aperitiboa (odolostea piperrekin + txitxi nahaskia): 2€ "A" + "B" aperitiboak: 3€ Erreserba eginez gero, 11:00etatik 14:00etara irekitzen dute larunbatetan. Taldeek nahi duten eguna eta ordua hitzar ditzakete.

Datu interesgarriak

Helbidea
Santa Luzia bidea, 5 - 01307 Samaniego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana