Non jan

Ardo upeltegiak Euskadin

Luberri-Monje Amestoy

Club de Producto

Florentino Martínez Monjeren nortasunaren isla baino ez da Luberri-Monje Amestoy, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen upeltegia. Altzairu herdoilgaitzez egindako 20 andel, hartzidura-tenperatura kontrolatzeko ekipamendua eta haritz amerikar eta frantsesez eginiko kupelak dira mahatsari tratamendurik onena emateko bitarteko teknikoak. 32 hektareako mahastiak ditu. Lur horien zatirik handiena (% 90) Tempranillo motako mahatsari dagokio, % 5 Viurari eta gainerako % 5 Cabernet Sauvignon mahatsari. Arabako Errioxan oso ohikoa den beratze karbonikoaren bitartez egiten dituzte ardoak. "Luberri", "Seis de Luberri", "Biga", "Monje Amestoy" y "Luberri Cepas Viejas" izenez merkaturatzen dituzten ardo beltz gazteak, ardo onduak eta erreserbako ardoak egiten dituzte. Posible da upeltegia bisitatzea eta bertan egiten duten ardoa dastatzea, baina, horretarako, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Gehienez ere 18 laguneko taldeak onartzen dira. Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan arduradunarekin.

Datu interesgarriak

Helbidea
Rehoyo Bidea, z/g - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Ardo-dastatzea
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ardoen salmenta
  • Bisita gidatuak
  • Upeltegia
Euskadi, auzolana