Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Lehenengo, aitona. Gero, aita. Gaur, Loli iloba, denboraren joan-etorriak pasio bihurtu duen tradizioaren oinordekoa. Jaso duen ondarea ardoa kulturaren parte den lurraldean bizitzeko eta lur hori sentitzeko modua da. Kultura tradizioaz hornitzen da, egunetik egunera berritzen den tradizioaz. Loli Casado Upeltegiek 25 hektareako mahastiak dituzte. 9k 60 urte baino gehiago dituzte, 12k 30 eta 45 urte artean eta 4k 7 eta 10 bitartean. Garai berrietara egokitu behar da. Baina Loli Casado Upeltegietan ohiturak eta tradizioak teknikarik berrienekin bat egiten dute. Harrizko dolareak, egurrezko upelak eta harlanduzko kalatuak altzairu herdoilgaitzezko andelekin, hartzidura kontrolatuekin eta egur nobleetan egiten diren ontze prozesuekin uztartzen dira. Emaitza ezin hobea da: esperientza eta berrikuntza. 1982an hasi zen ardoak saltzen. Egun, lau marka merkaturatzen ditu: "Jaun de Alzate" (hautatutakoa, ondua, erreserbakoa eta erreserba handikoa), "Polus" (erreserbakoa, zuri gaztea, barrikan irakindako zuria, tempranilloa, grazianoa eta gorri erdigozoa), "Covara" (gaztea, hautatutakoa eta ondua) eta "Loli Casado" (olioa). Posible da upategia bisitatzea eta bertan ekoizten dituzten ardoak dastatzea. Bisitari kopurura egokitu daitezkeen arren, 25 lagunetik beherako taldeak izan behar dira. Ordutegia zehaztuta badago ere, beti egin behar da erreserba aldez aurretik. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00. Igandeetan: 10:00-13:00 (arratsaldez itxita).