Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Eguren Ugarte

Praktika OnakProduktu ClubaEuskadiko Turismo Etika
  • Upeltegiaren kanpoaldea
  • Upeltegiaren kanpoaldea
  • Upeltegiaren barrualdea

Eguren Ugarte

Mahasgintzari eta ardogintzari dagokienez, tradizio handia dauka Ugarte familiak, 1870ean ekin baitzion Modesto Ugarte Bengoa jaunak bere ardoak ekoizteari San Vicente de la Sonsierran, Errioxan.

 

Jardun horrek aurrera jarraitu zuen belaunaldiz belaunaldi, eta, 1989an, upeltegiaren sortzailearen ilobak, Victorino Eguren Ugartek, Heredad Ugarte upategi berria eraiki zuen bere mahastien behealdean. Egun, familiaren seigarren belaunaldia eta Eguren Ugarteko lantaldea arduratzen dira upeltegiaz. Páganos herrixkan dago, Donejakue Bidearen ondoan, Toloño mendien eta Guardia Erdi Aroko hiribilduaren artean.

 

Posible da upeltegia bisitatzea. Gidari batek mahastiak, instalazioak eta upategia erakutsiko dizkie bisitariei (gehienez ere 15 laguneko taldeetan. Bestela, bitan banatuko da) eta ardoa egiteko prozesua ere azalduko die. Gero, ardoa dastatu ahal izango dute, azalpen eta guzti. Bisitaldiaren ondoren, Don Martín Cendoya jantokian bazkal dezake nahi duenak.


Zerbitzuak: Olio-dastatzea / Ardo-dastatzea / Gida / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Olio salmenta / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Upeltegia

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Carretera A-124 (km. 61)  - 01309  Laguardia

Telefonoa:   +34 945 600 766Telefonoa:  

+34 945 600 766

Helbide elektronikoa:

info@egurenugarte.com

Euskadi, auzolana