Oionen dago Bodegas Faustino upeltegia, Arabako Errioxan. 650 hektareako mahastiak ditu Guardia, Logroño, Mendabia eta Oion udalerrietan banatuta. Mahats mota ezberdinak lantzen dituzte, Tempranillo, Graciano, Mazuelo eta Viura, besteak beste.
Upeltegia aste osoan zehar bisitatzeko aukera eskaintzen dute, eta bisita horietan ardoa edateaz eta upeltegia ikusteaz gain, ardoaren elaborazioa eta ontzea azaltzen dute.
Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Ctra. Logroño, s/n
- 01320
Oyón-Oion