Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Jose Luis, Juan Mari eta Iñigo Berzal dira Arabako Errioxaren bihotzean dagoen upeltegi familiar honen arduradunak. 50 hektareako mahastiak lantzen dituzte. Dominio de Berzal upeltegia 1980an hasi zen ohiko beratze karbonikoaren bitartez egindako ardoak saltzen. 1999an upategi berri bat eraiki zuten instalazio modernoekin.
Egun, ardo gaztea, ardo ondua, ardo zuria eta bertan soilik egiten den ardo berezi bat merkaturatzen dituzte. Estatu mailako zein nazioarteko lehiaketetan sariak irabazteaz batera, ospea lortu dute merkatuan ere.
Posible da upeltegia bisitatzea eta ardoa dastatzea. Horretarako, ordea, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Txoko bat ere badago, batzartzeko eta Dominio de Berzal ardoak probatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan arduradunarekin.