Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Enogastronomia

Ardo upeltegiak Euskadin

Campillo

Produktu Cluba
  • Campillo Upeltegien kanpoaldea

Campillo

Guardiako etxalderik ederrenetako baten bihotzean dago Campillo Upeltegien eraikin nagusia, Kantabriako mendien magalean, 50 hektareako mahastiek inguratuta. Harri naturalez eginda dago, eta erdi-puntuko zazpi arku, egurrezko eta harlanduzko hegalak dituen ataria eta kanpoaldetik babesten duen arbelezko harmailadi handi bat ditu.

 

Campillo Upeltegien ateak irekitzean atari itzel bat ageri da, eta, handik, upategia osatzen duten bost mailak eta upeltegi guztiaren muina den eskailera kiribila ikus daitezke. 45 laguni jaten emateko jangela gisa erabil daitekeen gela sozial bat dauka. Catering-zerbitzu bidez funtzionatzen du eta menu ezberdinak hitzar daitezke. 20 lagun edo gehiagoko taldeak izan behar dira beti.

 

Enoturismoan erreferente dira Campillo Upeltegiak, eta, beraz, jarduera-eskaintza zabala jartzen dute bisitarien eskura: upeltegira bisitaldi gidatua, mahastietara bisitaldi gidatua, 5 zentzumenak erabiliz ardoa dastatzen ikasteko ikastaroa eta enpresa-bilerak eta ekitaldi profesionak. Aurrez hitzartu behar dira beti.

 

Bisitaldietarako baldintzak: Astelehenetik ostiralera: gehienez 25 pertsona. Asteburuetan: gutxienez 8 lagun eta gehienez 25. Prezioa: 6€ (bisitaldia + bi ardo dastatzea + janaurrekoa) Informazio gehiagorako, jar zaitez harremanetan upategiarekin.


Zerbitzuak: Ardo-dastatzea / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Jatetxea / Ardoen salmenta / Bisita gidatuak / Upeltegia

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Ctra. de Logroño, s/n. Finca Villa Lucia  - 01300  Laguardia

Telefonoa:   +34 945 600 826Telefonoa:  

+34 945 600 826

Helbide elektronikoa:

info@bodegascampillo.es

Euskadi, auzolana