Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Almiketxu

Club de Producto Ética Turística de Euskadi

Euskal baserri tipiko bat da eta Hormaetxea-Albonigamenor familiak zuzentzen du.

30 urte baino gehiago daramatza euskal sukaldaritzako platerak eskaintzen, beti ere ohiko eran prestatuta. Baserri giroko dekorazioa duten hiru jantoki ditu, eta baita taberna bat eta lorategia duen terraza bat ere.

Egurrezko labea dute eta baratzean landatzen dituzten barazkiak eta lekaleak erabiltzen dituzte kalitate handiko platerak prestatzeko. Jatetxearen espezialitatea arraina eta haragia da, eta postre guztiak etxean egindakoak dira.

Datu interesgarriak

Helbidea
Almike Auzoa, 8 - 48370 Bermeo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
140

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jatetxea
  • Terraza
  • Jangela pribatua
Euskadi, auzolana