Non lo egin

Apartamentuak

HAIZATU Apartamentua

Kategoria
Ética Turística de Euskadi

Gorbeiako mendi magalean

Haizatu apartamenduak Maurgan daude, Zigoitia udalerria osatzen duten 17 auzoetako batean. Landa ingurune bat da, Gorbeia mendiaren inguruan kokatuta, leku garai batean. Bertatik ikuspegi zinez ederra dugu, Gasteiz bera barne hartzen duena. Horrez gain, garai bateko igarobide bat denez, antzinako jauretxeak daude, oraindik ere leinuen armarriak kontserbatzen dituztenak.

 

Haizatu apartamenduak garai bateko haizatzeko leku batean eraiki dira; han, garia eta lastoa bereizten ziren. Tximinia dute apartamendu guztiek, egonaldia are atseginago izan dadin etxeaz gozatu nahi dutenentzat, bai eta Maurga inguruko paraje ederretan barrena eguna igaro ondoren etxea iristen direnentzat ere.

Datu interesgarriak

Helbidea
Nagusia, 8 - 01138 Zigoitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Edukiera
12 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Landa

Estekak

Tarifak

Prezio merkeena-garestiena

  • Apartamentuak (4 pertsona): 70.00€ - 120.00€

* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira

Euskadi, auzolana