Non lo egin
Landetxeak
Maidanea aterpetxea berritutako eta berreraikitako baserri bat da, ingurune natural batean kokatua Hondarribiako herriaren erdigunetik 5 minutura.
Aterpetxe honetako logela guztiak bikoitzak dira bainugela ekipatuarekin. Bisitarien gozamenerako, etxeko egongelan telebista, beheko sua eta liburutegia aurkituko dute. Gainera, terraza handia du eguraldiak uzten duenean bertan gosaltzeko. Bezeroentzako parkina du.
Beren kokapen egokiagatik eta kostaldeko hurbiltasunagatik mendiko ibilbideak egin daitezke: xendazaletasuna, mendiko bizikleta, zaldi ibilbideak eta itsasora lotutako ekintzak ere.