Non lo egin
Pentsioak
Donostia lehendik ere hiri magikoa bada, Talo Urban Rooms-en ostatu hartuz gozatzen duzunean zure ikustaldia oraindik bereziagoa izango da. Norvegieraz “Ta lo”k etxea esan nahi du, eta “Lo”, berriz, lo egitea da euskaraz. Hemen ostatu hartuz, hiri honetan etxean bezala sentitu zaitezke. Espazio argitsu eta hiritarra eskaintzen du, egurrezko xehetasunekin, zementuzko zoruarekin eta azulejoekin. Eskandinaviar esentzia eta euskal kulturari darion familia eta etxe balioak uztartzen ditu. Talo Urban Rooms hogei minutu ibiliz baino ez dago Donostiatik eta hiriaz gozatzeko erosotasun guztiak eskaintzen ditu, are altueratik, bere terraza zabalari esker.