Non lo egin

Pentsioak

DON CECILIO Ostatu-etxea

Kategoria

Don Cecilio ostatuak ezin hobeto islatzen du Donostiaren izpiritua: kultura abangoardian den hiri kosmopolita, baina bere sustrai eta tradizioei eusten diena. Bertako pintxoen mokadu bakoitzean haztatu daiteke hori, eta baita alde zaharretik eta kaitik ibiltzean emandako pauso bakoitzean ere. Horrexegatik, hain zuzen, Gipuzkoako hiriburuaren bihotzean kokatutako toki honek bertako arrantzaleen aspaldiko itsasontzietan oinarritzen du bere dekorazio koloretsu eta modernoa. Don Ceciliok giro atsegin eta beroa sortzen du eta, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: doako wifia, lorategi/terraza partekatua, ezinduentzako sarbidea, diru-kutxa, aire egokitua eta berogailua.

Datu interesgarriak

Helbidea
Calle Legazpi 6, 1º - 20004 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Weba
Edukiera
17 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Ur beroa
  • Aire egokitua
  • Klimatizatutako gelak
  • Internet
  • Lorategia
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista
Euskadi, auzolana