Non lo egin
Landetxeak

 PALACIO HORKASITAS Landetxea

  • Horkasitas jauregia
    Horkasitas jauregia

 PALACIO HORKASITAS

Landetxe hau Artzentalesen dago; zehazki, Horkasitas Jauregian, 1662an eraikitakoa eta 2013. urteaz gero monumentu historiko izendatua, daukan balio kulturala dela tarteko. Jauregia edertasun handiko ingurune natural batean dago kokatuta, eta bertako lorategitik Kolitxa eta Ganekogorta mendietara dauden ikuspegiak ezin hobeak dira.

 

Etxebizitza goitik behera eraberritu zuten, eta 3 solairutan dago banatuta. Jan-egongela handi bat dauka, tximiniaduna, erabat hornitutako sukaldea, eta bainugela, hidromasaje eta guzti. Kanpoaldean, 10.000 metroko lursaila dauka, eta bertan, zuhaizti bat, ur jauzi bat eta urmael bat. 100 metroko terrazan erlaxatzeko eremu bat dago, kanpoaldean kokatutako hainbat sofarekin, ikuspegiez gozatu ahal izateko.

 

Gainera, ingurumarietan hainbat gauza egiteko aukera eskaintzen du: bidezidor kirola, trekkinga, ibilbide gastronomikoak, txangoak zaldian, BTT...

Zerbitzuak: Etxe osoa alokatzea / Areto soziala

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea:

Horkasitas 69 (Artzentales).  - 48879  Artzentales

Telefonoa:   +34 615655822Telefonoa:  

+34 615655822

Helbide elektronikoa:

info@palaciohorkasitas.com

Edukiera:

14 leku

Erregistro zenbakia:

XBI00116

Euskadi, auzolana