Ostatua Eltziegoko gune historikoan dago, Arabako Errioxako ardoaren sorlekuan. Frank Gehry arkitektoak diseinatutako Marqués de Riscal upategitik oso hurbil dago. Hain zuzen, arkitekto horrek Guggenheim Bilbao Museoa ere diseinatu zuen. Udalerriak kalitate handiko upategi ugari ditu, eta eskaintza enoturistiko ezin hobea du. Etxeak landa giroko dekorazioa dauka, eta osorik alokatzen da. Logelez gain, egongela handia du tximiniarekin, eta erabat hornitutako sukaldea, bi bainugela oso eta berokuntza zentrala ditu.
Zerbitzuak: Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia
Non
KONTAKTUA
Eras 10
- 01340
Elciego
5 leku
XVI00117