Non lo egin
Pentsioak
Bilboko Zazpi Kaleetan, Casual Fuentes ostatua tren geltokitik eta Abandoko metro geltokitik bost minutura dago, eraikin historiko batean.
Kokapenari esker, oinez ikus daitezke turismo aldetik hirian interesgarrienak diren lekuak, besteak beste, Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoa edo Done Jakue Katedrala, guztiak 15 minututik behera, oinez.
Ostatuko logelek zerbitzu hauek dituzte: berokuntza, telebista eta batzuek, bainu osoa ere badute.