Non lo egin
Landetxeak
Elciegoko gune historikoan kokatzen da, Arabar Errioxako udalerri garrantzitsuenetako batean. Ostatuak 100 metro eskasera du Marques de Riscal upategia, arkitekturako diseinuaren erreferente bat, Frank Gehry Guggenheim Bilbao museoaren arkitektoak sortutakoa.
Haren lau gelek musika tresnen izenak dituzte, garai batean musika kontserbatorioa izandako etxearen omenez.
Alokatu daitezke gelak banaka (6 plaza), apartamentua bakarrik –6 pertsonentzako lekua eta sarrera independentea duena–, edo biak batera.