Non lo egin
Apartamentuak
Berbea landa apartamentuak 2014an inauguratu ziren, eta 4 apartamentu (horietatik hiru 4 lagunentzat) eta 3 lagunentzako estudio bat eskaintzen dituzte. Gaubeako Arcena Mendikatean daude, ingurune natural bikain batean. Mendikatea Arabaren mendebaldeko muga da, eta hainbat tontor harkaiztsu ditu, Valderejoko Parke Naturalaren –iparraldean– eta Tobalinako haranaren –hegoaldean– artean. Valderejoko Parke Naturaletik hurbil egonik, Berbea apartamentuak abiapuntu ezin hobea dira fauna eta flora oparo eta aberatsa dituen ingurune zoragarri hau ezagutzeko.