Gorosarri landetxea XV. mendeko baserri bat da, eta 2011. urtean zaharberritu zen, eraikuntza zaharraren ezaugarriak errespetatuz. Euskadiren erdi-erdian kokatua, hiru euskal hiriburuetara iristeko aukera eskaintzen dizu denbora gutxian: Gasteizera 15 minutu, eta Donostia eta Bilbora 45 minutu. Landetxeak apartamentuak ditu, eta guztiek dute berokuntza, sukaldea, bainugela osoa, eta TB. Gosariak eta afariak eskaintzen dira, “slow-food” erara (baratzeko produktu ekologikoekin prestatutakoak), ostatu hartu dutenen enkarguz. Landetxetik gertu ezin konta ahala ibilaldi egin daitezke: Aitzorrotz (738m) mendira, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sarrera ezezagunetako bat, trenbide zaharraren zatiak ezagutzea, Hiruerreketa ingurura hurbiltzea, non Deba ibaiaren iturburua dagoen, etab.
Zerbitzuak: Ur beroa / Zuhaitzak / Liburutegia / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Bizikletak uzteko tokia / Haur-instalazioak / Internet / Lorategia / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Haur-parkea / Kanpoko igerilekuak / Jatetxea / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Telebista
Non
KONTAKTUA
Zarimutz Elizatea Auzoa 32
- 20530
Eskoriatza
21 leku
XSS00107