AP-1 autobidetik erraz iritsiko gara Ibaiako Etxea nekazalturismora.
Logela bikoitzak zein banakakoak eskaintzen dituzte, telebista eta hidromasaje-dutxa duen bainugelarekin. Horrez gainera, logela guztiek kanpora ematen dute, eta bista ederrez gozatzeko aukera ematen digute: Zadorra ibaia eta natura-ingurune paregabea ikusi ahalko ditugu.
Beharrezko guztiarekin hornitutako sukalde modernoa, jan-egongela, terraza eta hipika instalazioak ditu Ibaiako Etxea nekazalturismoak nabarmentzekoen artean.
Zerbitzuak: Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Ekitazioa / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Areto soziala / Telebista
Non
KONTAKTUA
Real, 4
- 01220
Armiñón
5 leku
KVI00058