Non lo egin

Hotelak

WELCOME GROS Hotela

Kategoria

Welcome Gros hotela Donostiako erdigunean dago, Kursaal Biltzar Jauregitik, alde zaharretik, Boulevard zumarditik eta Kontxa eta Zurriola hondartzetatik oso gertu. Hori horrela, lana dela medio hirira bertaratzen direnentzako nahiz turistentzako ostatu egokia da. Banako logelak eta logela bikoitzak ditu, honako zerbitzuokin: bainugela, aire girotua, ile-lehorgailua, kutxa gotorra, plasma telebista eta Interneteko WIFI konexioa. Aurrekoa gutxi balitz, 35 metro koadroko suiteak ere baditu. Horietan guztietan honakoak aurki ditzakegu: logela bat, egongela, bainugela, sukalde txikia -etxetresna elektriko askorekin-, berogailua, plasma telebista eta Interneteko WIFI konexioa.

Datu interesgarriak

Helbidea
Iparragirre 3 - 20001 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
26 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Igogailua
  • Kutxa gotorra
  • Internet
  • Garbitegia
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Gelara eramatea
  • Telefono publikoa
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Hirigunetik gertuko lekua
Euskadi, auzolana