Non lo egin

Hotelak

EGUREN UGARTE Hotela

Kategoria
Kalitate Q agiria Praktika Onak Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika

Arabako Errioxaren bihotzean dagoen Eguren Ugarte hotelak upategi batean, barrikaz eta mahastiz inguratuta, lo egiteko aukera luzatzen dizu. Eraikin modernoa da oso, eta Eguren Ugarte upategiaren parte da. Hori horrela, ardogintzaren mundu zoragarria gertutik ezagutzeko beta izango dugu bertan. Logelak atseden hartzeko eta inguru ederraz gozatzeko paregabeak dira, eta honako zerbitzuak dituzte nabarmentzekoen artean: doako Wi-Fi konexioa, kutxa gotorra, idazmahaia, telefonoa, edaritegia, telebista, aire girotua eta berogailua, besteak beste. Hotelak bi jatetxe ditu: Martin Cendoya -bazkarientzako- eta Victorino Eguren -afarientzako, aurretik hitzartu daitezke-. Kafetegia, egongela (bista ederrekin), dastalekua, ikus-entzunezko aretoa eta denda aurki ditzakegu Eguren Ugarte hotelean. Arabako Errioxako txokorik adierazgarrienak ezagutzeko ibilbide turistikoak ere antolatzen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Páganos Entitatea A 0-A - 01309 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
39 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Arkitektura balio berezikoa

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Igogailua
  • Taberna/kafetegia
  • Kutxa gotorra
  • Internet
  • Lorategia
  • Garbitegia
  • Mini-bar
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Jatetxea
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Telefono publikoa
  • Telebista
  • Dendak

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
Euskadi, auzolana