Non lo egin
Apartamentuak

 EDIFICIO ATXURI Apartamentua 2Giltza2Giltza

  • Apartamentu baten barrualdea

 EDIFICIO ATXURI

Atxuri apartamentuak Bizkaiko hiriburuan daude. Etxean bezain eroso sentituko zara bertan, hotel bati eskatzen dizkiozun zerbitzuei uko egin gabe. Egonaldi ertain eta luzeetarako egokiak dira, oporrak igarotzeko edota lan arrazoiengatik gurera etortzen diren bisitarientzako. Tamaina desberdinetako 26 apartamentu moderno (gehienez, 3, 4 edo 5 lagunentzako) horiek diseinatzerako orduan xehetasun guztiak hartu dituzte kontuan. Sukaldea, ohe-sofa duen egongela, logela bat edo bi eta bainugela bat aurki ditzakegu apartamentu bakoitzean. Horrez gainera, 300 metro koadroko terraza (eguzkia hartzeko ezin hobea), aparkaleku pribatua, Interneteko WIFI konexioa eta catering, tindategi, garbitegi, ile-apaindegi, ekipaje-kontsigna eta garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Datu interesgarriak:
  • · Hirigunetik gertuko lekua

Zerbitzuak: Kutxa gotorra / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Gimnasioa / Internet / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Ile-apaindegia / Joko-aretoa / Ile-lehorgailua / Telefono publikoa / Telebista / Tindategia

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea:

Miraflores Etorbidea 17  - 48004  Bilbao

Telefonoa:   +34 944667832Telefonoa:  

+34 944667832

Helbide elektronikoa:

atxuri@nepor.net

Edukiera:

251 leku

Erregistro zenbakia:

TBI00011

Euskadi, auzolana