Non lo egin

Nekazalturismoak

AINGERU

Karrantza Haranean, natura-ingurune ederrean eta Enkarterri eskualdearen bihotzean, dago Aingeru nekazaritza-turismoa. Lau logela bikoitz ditu, berogailu, telebista eta bainugelarekin. Horrez gainera, logeletako batek hidromasaje-kabina du; beste batek, hidromasaje-bainuontzia, eta hirugarren batek, hidromasaje-zutabea eta bista zoragarriez gozatzeko balkoi handi bat. Aurrekoa gutxi balitz, etxeak egongela (tximinia eta telebistarekin), sukaldea, tximiniadun jangela, lorategi handia eta aparkalekua ditu nabarmentzekoen artean. Gastronomiak toki garrantzitsua du ostatutan; izan ere, gosari, bazkari eta afari bikainak eskaintzen dituzte, eskualdeko jateko tipikoak oinarritzat hartuta. Indaba-janak eta txarribodak prestatu eta bildotsak erretzen dituzte. Sasoiko produktuak (tartean, gazta, txorizoa, tomateak eta piperrak) erosteko aukera dago. Ezbairik gabe, gastronomia onaren zaleak oso gustura egongo dira bertan. Labur-labur esanda, indarberritzeko -masajeak ere ematen dituzte-, hirietako zaratatik aldentzeko eta natura-kirolak praktikatzeko txoko ezin hobea da.

Datu interesgarriak

Helbidea
Los Lombanos s/n - 48891 Karrantza Harana/Valle de Carranza
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
8 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Jantokia
  • Lorategia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Areto soziala
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak
Euskadi, auzolana