Goitik behera zaharberritutako baserria da Mendieta Etxea. Aiarako eskualdearen bihotzean dago, interes historiko eta kultural itzela duen Kexaako dorretxearen ondoan. Beharrezko guztia duten (jan-egongela, sukaldea, bainugela, berogailua, telebista eta Internet) 4 apartamentu daude eta, gainera, guztiek erabil dezaketen leku bat dago, lorategira sarrera eta guzti. Kanpoan, berriz barbakoa, ortua, lorategia eta terraza daude. Leku ezin hobean dagoenez, aukera aparta da naturaz gozatu eta turismo kulturala egin nahi duten bisitarientzat. Adibidez, arras interesgarria den Artziniega herria bisita daiteke handik gertu. Bere erdigune historikoaren edertasunak, Museo Etnografikoaren balioak eta Erdi Aroko Azokaren xarmak egiten dute hain erakargarri. Halaber, Gorobel mendilerroan mendi-ibiliak egiteko aukera azpimarratu behar da, Europako flora eta fauna erreserbarik handienetakoa eta aberatsenetakoa ezkutatzen duen ingurune magikoa baita. Erakargarri turistiko horiez gain, Urduñako Golf Eskolak, Urduñako alde zaharrak eta hotel-bainuetxe bihurtutako Aduana eraikinak bisitariengan pizten duten interesa nabarmendu behar da.
Zerbitzuak: Ur beroa / Bizikleten alokairua / Zuhaitzak / Liburutegia / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Bizikletak uzteko tokia / Internet / Lorategia / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Telebista
Non
KONTAKTUA
Mendieta Auzoa 70
- 01477
Ayala/Aiara
8 leku
XVI00045