Non lo egin
Landetxeak
Antzinako eraikuntza-ereduaren elementuak ageri dituen etxetzar hau Guardiako herrigunean dago, Arabako Errioxaren hiriburua eta Ardoaren Ibilbidean ezinbesteko geralekua den udalerriaren bihotzean alegia, XII. mendeko San Juan elizaren parean. Material nobleak eta etxebizitzaren izaera mantenduz egindako zaharberritze-lanen ostean, leku atsegina da zinez. Egongela-jangela handi bat, tximinia, telebista eta komuna daude beherengo solairuan. Goiko bietan, berriz, logelak daude. Hiru gela daude lehen solairuan; bainugela osoa, telebista eta DVDa daude guztietan. Bigarrenean beste hiru logela daude; txapitula-formakoak dira. Dekorazioa oso zainduta dago.