Bermeoko Artike auzoan dago Lur-Deia nekazaritza-turismoa, naturgune ederrean, Gaztelugatxetik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik 5 kilometrora. Sei logela bikoitz eskaintzen dizkie bezeroei: Hontza, Haizea, Itxaso, Haritza, Harri eta Eguzki. Horiek guztiek berogailua, bainugela eta telebista dute, eta Eguzki izeneko logela gau erromantikoaz gozatu nahi duten bikoteentzat aproposa da. Gainera, bi apartamentu edo suite (Amalur eta Ilargi) ere baditu, egongela, bainugela eta erosotasun guztiekin. Interneteko WIFI konexioa dago eraikin osoan. Bestalde, Lur-Deia nekazaritza turismoan telebista, irakurtzeko gunea eta egurrezko tximinia duen egongela handia (bilera-gela gisa ere erabil daiteke) eta bi taldeentzako sukalde-txokoa aurki ditzakegu. Bezeroek nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan par har dezakete eta gosari bikainak dastatzeko parada izango dute (produktu ekologiko eta begetarianoak barne). Aipatzekoa da energia berriztagarria erabiltzen dutela ur beroa lortzeko eta berogailua martxan jartzeko.
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Liburutegia / Etxe osoa alokatzea / Internet / Lorategia / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Bilera-gela / Areto soziala / Joko-aretoa / Ile-lehorgailua / Telebista
Non
KONTAKTUA
Artika Auzoa z.g.
- 48370
Bermeo
16 leku
KBI00087