XVI. mendeko errota eraberritua da. Berrizko Sallobente auzo lasaian kokatuta dago, Bizkaiko barnealdean, Urkiolako Parke Naturaletik eta Durangotik oso gertu. Eraikina, egurrez eta Oiz mendiko harriz eraikita dago eta antzinako makineriaren atal batzuk ditu oraindik ere. Berdegunez inguratuta dago, fruta-arbolekin eta bonsaiekin. Hiru logela bikoitz ditu, hirurak ere bainugela osoarekin. Horrez gainera, sukalde osoa dauka, baita telebistadun egongela-jangela zabala ere, bilera-gela moduan erabil daitekeena. Etxeak berogailua, fax zerbitzua, aparkalekua eta lorategia ditu.
Zerbitzuak: Ur beroa / Zuhaitzak / Kutxa gotorra / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Eraikin historikoa / Ekitazioa / Bizikletak uzteko tokia / Lorategia / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Telebista
Non
KONTAKTUA
Sallobente Auzoa 53
- 48240
Berriz
6 leku
XBI00016