Non lo egin

Hotel apartamentuak

ANGIZ Hotel-apartamentua

Kategoria
Euskadiko Turismo Etika

XVI. mendean eraikitako baserrian dago Angiz hotela. Orain gutxi zaharberritu duten eraikin hori Busturian dago, natura ingurune ederrean eta mendiz inguratuta. Horrez gainera, hondartzatik eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbatik gertu dago. Zazpi logela bikoitz (horietako bat egongelarekin) eta banako logela bat eskaintzen ditu, bainugela eta berogailuarekin. Hori gutxi balitz, bi apartamentu jartzen ditu bisitarien eskura. Bakoitzak lau pertsona har ditzake. Tximiniadun egongela, aparkalekua eta Interneteko WIFI konexioa ere baditu. Bere kokapena dela eta, bisitariek askotariko kirolak egiteko eta inguruetako tokirik adierazgarrienak ikusteko aukera izango dute.

Datu interesgarriak

Helbidea
San Bartolome, 56 - 48350 Busturia
Weba
Edukiera
23 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Landa

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Internet
  • Lorategia
  • Areto soziala
  • Joko-aretoa
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak
Euskadi, auzolana