Non lo egin
Nekazalturismoak
Eraikin berria, baina baserri tipikoaren itxura duen nekazaritza turismoa da. Nekazal inguruan kokatuta dago, leku oso lasaiean eta txakolina egiteko mahastiz inguratuta. Hala ere, Ondarroatik 10 minutura dago. Bost gela bikoitz ditu; ohe osagarriak jartzeko aukera ere ematen dute. Logelek bainugela, berogailu eta telebista dauzkate. Gainera, itsasoko eta mendialdeko ikuspegi ederrak dituzte. Etxeak jangela-egongela dauka, beheko sua eta terrazarekin, baita sukaldea, aparkalekua, baratza eta berdegunea ere haurrentzako jolasekin. Nekazaritza turismotik bertatik aisialdirako ekintzak (multiabentura erakoak barne) kudeatzen dituzte, baina bereziki itsas-jarduerak.