Non lo egin

Hotelak

MARQUES DE RISCAL THE LUXURY COLLECTION Hotela

Kategoria

Frank Gehry arkitektoa Arabako Errioxaren bihotzera etorri zen, eta Jatorri Deitura Kalifikatua duten ehun urtetik gorako upeltegien estetika goitik behera aldatu zuen, titaniozko ur-jauzi bereizgarriekin.

Frank Ghery arkitekto ospetsuak eginiko luxuzko hotela da, antzinean upeltegi izandakoa. Gaur egun, berriz, modernitatearen eta berrikuntzaren sinbolo bihurtu da. Starwood Hotels & Resorts hotel-katekoa da, The Luxury Collection prestijiozko markari dagokiona. Dekorazio modernoko 43 logela ditu. Logela bakoitzak honako zerbitzuak ditu: LCD telebista, CDak entzun eta DVDak ikusteko aparailua, kafetera, teontzia, marmolezko komunak eta abiadura handiko interneterako sarbidea. Hotelaz gain, Marques de Riscal guneak honakoak ditu: upeltegia, mahatsaren eta ardoaren onurak ezagutzeko ardoterapiazko spa berritzaile bat, ikus-entzunezko eta itzulpegintzako sistema aurreratuena duen 100 lagunentzako bilera-aretoa eta oroigarriak, eskualdeko produktuak eta Marques de Riscal ardoa saltzen duten bi denda.

Datu interesgarriak

Helbidea
Torrea 1 - 01340 Elciego
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
79 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Arkitektura balio berezikoa

Zerbitzuak

  • Ur beroa
  • Aire egokitua
  • Bizikleten alokairua
  • Igogailua
  • Taberna/kafetegia
  • Kutxa gotorra
  • Diru-trukea
  • Jantokia
  • Baloreen zaintzea
  • Gimnasioa
  • Klimatizatutako gelak
  • SPA-instalazioak
  • Internet
  • Lorategia
  • Garbitegia
  • Mini-bar
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Kanpoko igerilekuak
  • Igerileku estalia
  • Jatetxea
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Sauna
  • Ile-lehorgailua
  • Gelara eramatea
  • Telefono publikoa
  • Telebista
  • Tindategia
  • Egunkarien salmenta

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
Euskadi, auzolana