Eraikuntza berriko etxe hau Oiartzungo Karrika auzoan dago, natura-ingurunean, Aiako Harria Parke Naturalaren eta Artikutza basoaren ondoan. Bi logeladun apartamentua eskaintzen du, eta bertan, jan-egongela (telebistarekin), sukaldea eta bainugela aurkituko ditugu. Horrez gainera, apartamentu txikia ere badu, logela, sukalde, bainugela, hidromasaje-dutxa, jan-egongela (telebistarekin) eta WIFI konexioarekin. Etxearen harrizko eta egurrezko dekorazioa (artisau-elementuekin), bezeroentzako egongela berezia eta inguruko lorategia nabarmendu behar dira. Etxea osorik aloka daiteke eta jaki tipikoak saltzen dituzte.
Zerbitzuak: Ur beroa / Zuhaitzak / Liburutegia / Golf zelaia / Lorategia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Animazio-egitaraua / Bilera-gela / Areto soziala / Joko-aretoa / Telebista
Non
KONTAKTUA
Karrika 11
- 20180
Oiartzun
3 leku
XSS00007
Informazio gehiago