XVI. mendeko baserria da Merrutxu. Guztiz zaharberrituta dago, eta erosotasuna eta teknologia modernoak uztartzen ditu.
Urdaibaiko Parke Naturalean dago, Biosfera Erreserbaren bihotzean eta mahastiz inguratuta. Eraikin tradizionalez osatutako herri-gune txiki baten parte da, eta bertatik bista ederrez goza dezakegu. Laga eta Laida hondartzetatik minutu gutxira dago, eta Euskal Kostaldeko herri eta parajeak ezagutu nahi dituztenentzat ostatu egokia da.
Hiru logela bikoitz, hiru apartamentu, egongela, txokoa, bi atari eta lorategia eskaintzen ditu. Logela guztiek bainugela, berogailua, WiFi konexioa eta LTD telebista dute; apartamentuek, gainera, sukaldea ere badute.
Etxea 20.000 metro koadroko lursailean dago. Upategi txiki bat eta txakolin propioa ekoizteko mahasti-gunea, lorategiak eta autoak uzteko gunea ere aipatu behar dira.
Zerbitzuak: Ur beroa / Zuhaitzak / Taberna/kafetegia / Etxe osoa alokatzea / Jantokia / Bizikletak uzteko tokia / Internet / Lorategia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Bilera-gela / Areto soziala / Ile-lehorgailua / Telebista
Non
KONTAKTUA
Arboliz Auzoa, 15
- 48311
Ibarrangelu
14 leku
KBI00082