Non lo egin
Nekazalturismoak
Pagoederraga mendian kokatzen da Pagoetako Parke Naturaletik oso gertu. Sei gela bikoitz (beste bi ohe ipini ahal dira, 15 euro/oheko), komun eta telebistarekin, sukaldea, tximiniadun egongela eta liburutegia ditu. Gainera gelatako bat elbarrientzat guztiz egokitua dago. Barbakoa eta terraza handi bat ere badute. 100 metrotara baserri zaharra aurkitzen da eta baserriko zein ortuko produktuak saltzen dituzte. Sagardoa ere ekoizten dute. Gainera, kilometro bat baino gutxiagora sagardotegi handi eta tradizional bat aurkitzen da.