Berriztatutako baserri honek, 10 pertsonentzako lekua dauka lehengo lastategi eta dolarean. Familia arteko eta lagun arteko bilerak burutzeko aproposa da, izan ere bost gela, komuna eta bista ikusgarriak dituen sukalde-jangela bat dauka, terraza eta guzti du jangela honek. Guztira 4 ohe osagarri jartzeko aukera eskaintzen du, 10 euro/ohea. Gela bikoitzak bainuarekin ere alokatu daitezke. Etxeak arkupea du, haurrek jolasteko oso egokia. Barbakoa ere badauka. Gosaria eskaintzen dute eta aldez aurretik abisatuz gero, etxeko bazkaria ere prestatzen dute. Nekazal jardueretan parte hartzen uzten dute, besteak beste ortua garbitu, oiloak eta ardiak zaindu, fruituak jaso, belarra, sagardoa, behiak zaindu. Bertako produktuen salmenta burutzen dute etxekoek.
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Ekitazioa / Frontoia / Golf zelaia / Lorategia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Animazio-egitaraua / Areto soziala / Telebista
Non
KONTAKTUA
Olaskoegia Auzoa 12
- 20809
Aia
14 leku
KSS00135
Informazio gehiago
Estekak