Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Non lo egin
Landetxeak

 SAGASTI ZAHAR  Landetxea

  • Logela
  • Logela
  • Egongela
  • Barbakoak egin daitezke arkupean
  • Lorategia
  • Logela
  • Logela
  • Logela
  • Logela

 SAGASTI ZAHAR

Maturana Jaunen dorretxeari atxikita dagoen XVI. mendeko baserria dugu Sagasti Zahar. Barrundia herri txikian dago, Gasteiztik eta N-1 errepidetik 12 eta 2 kilometrora, hurrenez hurren. Berdegunez inguratuta eta hesituta dagoenez, umeentzako oso egokia da. Garaioko parkearen sarreran, Uribarri-Ganboako urtegiaren ondoan, dago eta, horregatik, mendi-ibiliak egiteko, bizikletan ibiltzeko, ur kirolak praktikatzeko, paseatzeko eta eguzkia hartzeko txoko bikaina ere bada. Oinezkoentzako eta zikloturistentzako 45 kilometroko ibilbide eder batek urtegia inguratzen du. Bizikletak alokatzeko aukera eskaintzen dute eta balio ekologiko handiko txokoak bisita ditzakegu. Logela guztiek bainugela eta telebista dute. Horietako batek, gainera, tximinia du, eta beste batek, burdinazko berogailua. Sukaldea, jangela, harrera eta arkupea ditu. Bertako produktuekin egindako gosariak eta afariak eskaintzen dituzte.

Datu interesgarriak:
  • · Santiago bidea
  • · Hirigunetik gertuko lekua
  • · Berdeguneak

Zerbitzuak: Bizikleten alokairua / Zuhaitzak / Taberna/kafetegia / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Eraikin historikoa / Golf zelaia / Internet / Lorategia / Garbitegia / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Animazio-egitaraua / Bilera-gela / Areto soziala / Telebista

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea:

Sagasti-Zahar 10   - 01206  Barrundia

Telefonoa:   +34 945 317 158Telefonoa:  

+34 945 317 158

Helbide elektronikoa:

casarural@euskalnet.net

Edukiera:

12 leku

Erregistro zenbakia:

XVI00024

Euskadi, auzolana