Familiarteko baserri lasai honetan nekazaritza-produktuak (sagardoa batik bat) ekoizten dituzte. Itziar herrian dago, mediz eta zelaiz inguratuta. Sei logela bikoitz ditu, bainugelarekin, kontsumo txikiko berogailuarekin eta telebistarekin. Zaharberritutako altzariak dira nagusi logeletan. Portxea ere badu, eta bertatik haranaren bistez gozatzeko aukera dago. Nekazalturismoaz gain, bi logela, egongela, sukaldea eta balkoia dituen apartamentu txiki bat aloka daiteke. Etxeko produktuak eta sagardoa saltzen dute, eta sagardotegian sagardotegiko menua (bakailaoa, txuleta eta sagardoa) ematen dute.
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Taberna/kafetegia / Sukaldea erabiltzeko aukera / Jantokia / Golf zelaia / Internet / Lorategia / Garbitegia / Animazio-egitaraua / Bilera-gela / Areto soziala / Telebista / Dendak / Txakurrarekin sar zaitezke
Non
KONTAKTUA
Mardari Auzoa 12
- 20829
Deba
16 leku
KSS00109