Non lo egin

Nekazalturismoak

ARRIETA HAUNDI Nekazaritza-turismoa

Certificado de Buenas Prácticas Club de Producto Ética Turística de Euskadi

Aizkorriko Parke Naturalaren hegalean dagoen baserria da Arrieta Haundi. Guztiz zaharberritu dute, eta bertan bost logela bikoitz, banako logela bat (ohe gehigarriak jartzeko aukerarekin), hiru bainugela, sukaldea eta egongela (telebista eta tximiniarekin) aurkituko ditugu.

Halaber, etxea lorategiz inguratuta dago, eta arkupea eta barbakoa ere baditu. Nekazaritza-jardueretan parte hartzeko aukera emateaz gainera, marmelada eta patxarana ekoizten dute baserrian. Gelaka zein osorik alokatzeko aukera eskaintzen dute, eta ibilbideak, mountain bike, eskalada edota parapentea praktikatzeko leku aproposa da. Herrian, etxetik kilometro eta erdira, igerileku publikoa, jatetxea, frontoia eta tabernak daude, eta inguruetako sagardotegietan bapo jan dezakegu.

Etxearen kokapena eta ezaugarriak direla medio, umeak dituzten taldeentzako, lagunekin edo senitartekoekin elkartzeko eta lan-bilerak egiteko ostatu bikaina da honako hau.

Datu interesgarriak

Helbidea
Arrietaldea Auzoa 11 - 20215 Zegama
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
16 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Jantokia
  • Frontoia
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Internet
  • Lorategia
  • Garbitegia
  • Animazio-egitaraua
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista
  • Txakurrarekin sar zaitezke

Datu interesgarriak

  • Santiago bidea
  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak

Tarifak

Prezio merkeena-garestiena

  • Birentzako gela: 65.00€ - 75.00€
  • Etxe osoa eguneko (10 pertsona): 395.00€ - 450.00€
  • Etxe osoa eguneko (2 pertsona): 126.00€ - 165.00€

* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira

Euskadi, auzolana