Natura-ingurune paregabean, Aralarreko Parke Naturaletik gertu, dago Borda baserria. Euskal baserri tipikoa da; kanpoaldeko egurrezko egitura mantenduta zaharberritu dute, eta antzinako altzariekin apainduta dago. Logela bikoitzak -komunarekin-, sukaldea eta telebista duen bezeroentzako egongela ditu nabarmentzekoen artean. Gainera, bezeroek nekazaritza-jardueretan parte hartzeko aukera izango dute, Olaberrian karting zirkuitu bat dago eta etxetik 3 kilometrora, hipika bat. Pirinioetako behi-aziendaren haragia saltzen dute. Behiak etxearen inguruko mendietan hazten dituzte.
Zerbitzuak: Zuhaitzak / Etxe osoa alokatzea / Sukaldea erabiltzeko aukera / Golf zelaia / Internet / Lorategia / Animazio-egitaraua / Telefono publikoa / Telebista
Non
KONTAKTUA
Errekalde Auzoa 5
- 20212
Olaberria
10 leku
KSS00076