Arabako Errioxaren bihotzean, mahastiz eta upategiz inguratuta, dagoen lau izarreko hotela dugu Villa de Laguardia.
Guztira 84 logela ditu, honako zerbitzuokin: berogailua, aire girotua, telefonoa, satelite bidezko telebista, segurtasun-kutxa, Internet konexioa, WIFIa doan eta edaritegia. Orain gutxi eraikitako hotela da, atseden hartzeko edota laneko bilerak egiteko txoko bikaina. 2009. urtearen erdialdean ardoa eta oliba-olioa oinarritzat hartzen dituen Wine Oil Spa Villa de Laguardia zentroa martxan jarri zuten.
Gorputzaren armonia aurkitzea dute xede nagusi bertan eskaintzen diren tratamendu guztiek, eta, horretarako, organismoaren, adimenaren eta espirituaren arteko oreka bilatzea nahitaezkoa da. Eskuzko teknikak, musika, usainak, koloreak, kandelak eta kosmetikoak direla medio, erlaxatzeko eta indarberritzeko aukera izango duzu. Horrez gainera, ile-apaindegia eta estetika-zentroa ere aurki ditzakegu bertan.
Great Wine Capitals 2011-ko Best of International saria jaso du.
Zerbitzuak: Aire egokitua / Bizikleten alokairua / Igogailua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Jantokia / Gimnasioa / Bizikletak uzteko tokia / Klimatizatutako gelak / SPA-instalazioak / Haur-instalazioak / Internet / Mini-bar / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Kanpoko igerilekuak / Jatetxea / Bilera-gela / Sauna / Ile-lehorgailua / Telebista
Non
KONTAKTUA
Avenida San Raimundo, 15
- 01300
Laguardia
160 leku
HVI00383