Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
Non lo egin
Hotelak

 PALACIO DE AIETE Hotela ****

Produktu Cluba
  • Bera-Bera jatetxea. Norberaren neurrira egindako menuak
  • Terraza
  • Jangela

 PALACIO DE AIETE

Aieteko jauregiari, Donostiako monumenturik ospetsuenetako bati, zor dio izena hotel honek. 1878. urtean eraikitako jauregian hainbat pertsonaia ospetsuk (tartean, Alfontso XII. eta Maria Kristina erregina) igaro ohi zuten uda. Hotel abangoardista dugu Palacio de Aiete, eta kokagune ezin hobea du: hiriaren goialdean dago, inguru lasaian, eta handik oso erraza da Donostiako interesguneetara joatea. Hala, Miramongo Parke Teknologikotik, Zuatzu Parketik, Aieteko jauregitik, Miramar jauregitik eta Basozabal golf-zelaietik oso gertu dago. Kanpoko doako aparkalekuaz gainera, ordainpeko aparkaleku itxia eta garajea ere baditu. Halaber, Fitness Centre gunean bista ederrez gozatzeko eta atseden hartzeko abagunea izango dugu. Negozio-turismorako zerbitzu guztiak eskaintzen ditu hotelak: bilera-gelak (ikus-entzunezko baliabideekin) eta Interneteko WIFI konexioa. Gimnasioa, solariuma, jatetxea eta kafetegia ere aurki ditzakegu bertan.

Datu interesgarriak:
  • · Santiago bidea
  • · Hirigunetik gertuko lekua
  • · Leku ikusgarria

Zerbitzuak: Aire egokitua / Zuhaitzak / Igogailua / Taberna/kafetegia / Kutxa gotorra / Jantokia / Baloreen zaintzea / Gimnasioa / Klimatizatutako gelak / Internet / Lorategia / Garbitegia / Mini-bar / Txartelarekin ordaintzeko aukera / Haur-parkea / Jatetxea / Bilera-gela / Ile-lehorgailua / Telefono publikoa / Telebista

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Non

KONTAKTUA

Helbidea:

Goiko Galtzara Berri 27   - 20009  Donostia / San Sebastián

Telefonoa:   +34 943 210 071Telefonoa:  

+34 943 210 071

Helbide elektronikoa:

info@hotelpalaciodeaiete.com

Edukiera:

140 leku

Erregistro zenbakia:

HSS00652

Euskadi, auzolana