Non lo egin
Hotelak
XIV-XV. mendeko jauregian kokaturiko hotela da. Hondarribiko alde zaharrean dago, harresien barnean eta Txingudiko badiari begira. 14 logela bikoitz eta banakako 2 ditu, guztiak aire egokitua, dvd eta bideo zirkuitua, satelite bidezko telebista, internet wifi eta edaritegiarekin. Hotelak, egongela dauka, beheko sua eta guzti, baita batzar aretoa eta terraza-lorategia ere. Besteak beste, honako zerbitzuak eskaintzen ditu: haurren zaintze zerbitzua, bizikletak bezeroentzat, gosaria logelan eta bertoko produktuen salmenta.